HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 19

Aldi hartan, Maria jaiki eta bizi-bizi mendi aldera joan zen, Judeako herri batera, eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion.

Mariaren agurra entzun zuen orduko, jauzi egin zion Elisabeti haurrak sabelean. Elisabet Espiritu Santuaz bete zen, eta esan zuen oihu handiz: «Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua. Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, jauzi egin dit haurrak pozez sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!»

Lukas 1, 39-45.

A ze elkargune miresgarria! Emakume bi, senitartekoak, Maria eta Isabel: amatasunari prest egonez, gorputz eta bihotz betean. Eta giza bizi berriak indarra hartzen doazen neurrian, fedeari ateak zabalik jartzen dira biak.

Maria eta Isabelek Jainkoaren bizi indarra somatzen dute euren barrenean, giza semea dator haien bitartez mundura. Israel herriarentzat, seme bien bitartez, aldi berria sortzen da. Zer bitartekari behar ditu gure munduak aldi berriari zirrikitu bat zabaltzeko?

Narratzaileak dio, espero ez zuten gertaera zela bientzat: batak hainbeste urte itxaron zuen semea ez zitzaiolako heldu, eta gazteenak oraindik giza familia antolatu gabe zegoelako. Baina, Jainkoa bedeinkapenean ageri da: uste ez zuten denboran eta moduan. Aipagarria nola onartzen duten berria, nahiz eta euren planak hankaz gora jarri. Jainkoaren asmoei nola eman adore, zelan egin toki?

Mariarengan, Jainkoaren ongi esateak itxaropena eta poza sortzen du; hor doa bizi-bizi, lasterka honen berri ematera. Bera bitarteko delarik, Jainkoaren Berri Ona giza bidea hartzera doa. Nola ez haren alde jarri bere izate eta egite osoa!

Gaur ere, jainkozaletasunak, abian jartzen gaitu, Nazareteko neskatilaren antzera: hori bai mezulari onaren izatea, misiolari izanez, gizatasun ezaren ertzeraino abiaturik…

Jauna, Mariaren antzera, abian jarri gaitezela, Zugan jarritako konfiantzaren poza ezagutu dezagun; eta bere bitartez ikasi dezagula zure asmoen alde jartzen gure izate, ahalmen eta ondasunak.

Ana Berrizbeitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.