HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 18

Jesu Kristoren sortzea honela gertatu zen: Maria, Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen eta, elkarrekin bizi izan baino lehen, haurdun gertatu zen Espiritu Santuaren egitez. Josek, Mariaren senarrak, gizon zintzoa baitzen eta ez baitzuen bere emaztea salatu nahi, hura isilean uztea erabaki zuen.

Baina asmo hori gogoan zerabilela, Jaunaren aingerua azaldu zitzaion ametsetan eta esan zion: «Jose, Daviden ondorengo hori, ez beldur izan zeure emazte Maria etxean hartzeko, honengan sortua Espiritu Santuagandik baitator. Semea izango du, eta zuk “Jesus” ipiniko diozu izena, hark salbatuko baitu bere herria bekatuetatik».

Hau guztia Jaunak profetaren ahoz esandakoa bete zedin gertatu zen:

«Begira, birjinak sabelean sortu eta semea izango du,

eta Emmanuel ipiniko diote izena

(izen honek “Jainkoa gurekin” esan nahi du)».

Josek, lotatik esnatu zenean, Jaunaren aingeruak agindu bezala egin zuen, eta bere etxean hartu zuen emaztea.

Mateo 1, 18-24.

Maria prest agertzen da eta berak posible egiten du Jaunaren Erreinua Jesusen etorrerarekin.

Jaunak gure historian parte hartzeko, geure baimena eskatzen du, ez da garen gainetik zuzenean sartzen. Horrela, Mariarengana hurbiltzeko eran, beraren bidez xumea aukeratzen duela adieraziko digu.

Jesus gutariko bat egingo da, gizadia salbatzeko gure erronka, itxaropen, oztopo eta sufrimendu-ak bere egingo ditu, eta berak erakutsiko digu benetako haurridetasuna nola bizi.

Jesusek bere Aita-Amaren nahia soilik beteko du, mundu honetako botereen aurrean ez da kikilduko. Hauxe da guri ere eskatuko diguna: Jauna izan dadila gure gidari bakarra, nahiz eta honek guri arazoak ekarri .

Eska dezagun guk ere askatasun bide berbera jarrai dezagula eta gure gidari bakarra Jauna izan dadila

Arantxa Odriozola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.