HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Abenduak 17
Abrahamen eta Daviden ondorengo den Jesu Kristoren jatorri-liburua.
Abrahamek Isaak sortu zuen, Isaakek Jakob, Jakobek Juda eta haren senideak; Judak Tamarrengandik Fares eta Zara sortu zituen, Faresek Esrom, Esromek Aram, Aramek Aminadab, Aminadabek Naason, Naasonek Salmon; Salmonek Rahabengandik Booz sortu zuen, Boozek Rutengandik Obed, Obedek Jese, Jesek David erregea.
Davidek Uriasen emazte izanagandik Salomon sortu zuen, Salomonek Roboam, Roboamek Abia, Abiak Asaf, Asafek Josafat, Josafatek Joram, Joramek Ozias, Oziasek Joatam, Joatamek Akaz, Akazek Ezekias, Ezekiasek Manases, Manasesek Amon, Amonek Josias; Josiasek Babiloniako erbestealdian Jekonias eta haren senideak sortu zituen.
Eta, Babiloniako erbestealdi ondoren, Jekoniasek Salatiel sortu zuen, Salatielek Zorobabel, Zorobabelek Abiud, Abiudek Eliakim, Eliakimek Azor, Azorrek Sadok, Sadokek Akim, Akimek Eliud, Eliudek Eleazar, Eleazarrek Matan, Matanek Jakob; Jakobek, berriz, Jose sortu zuen, Mariaren senarra, eta Mariagandik jaio zen Jesus, Kristo deritzana.
Beraz, hamalau gizaldi izan ziren guztira Abrahamengandik Davidenganaino, hamalau gizaldi Davidengandik Babiloniako erbestealdiraino, eta hamalau gizaldi Babiloniako erbestealditik Kristorenganaino.
Mateo 1, 1-17.
Oraingoan Jesusen belaunaldien berri ematen zaigu, asko eta asko dira gure aurretik bizi izan direnak eta Jesusi ere gauza bera gertatzen zaio. Bizitza ez da berarekin hasten, izen asko agertzen zaizkigu eta hauen artean garrantzi berezia hartzen dute hainbat emakumek, beraiei esker Jesusen bizitzan garrantzi berezia hartuko du Nazareteko Mariak. Mariak bai esaterakoan, salbamen bidea irekitzen digu gizaki guztioi.Alde batetik Jesusen etorrerako bidea prestatzen da eta bestalde denontzat bere jarraitzaile izateko erronka bihurtuko da, garen bezala eta garenok.
Irakurgai honek gure sustraiak eta gure guraso eta arbasoak eskertzera eramaten gaitu eta be-raiek egindako bidea jarraitzera.
Eska dezagun gure jatorria onartuz, bizitza berria sortzera ausar gaitezela, une guztietan bizitzari eta Jaunari baiezkoa emanez.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.