HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 15

Aldi hartan, Joan Bataiatzaileak, bere ikasleetako biri dei egin eta Jaunagana bidali zituen galdetzera: «Zu zara etortzekoa ala besteren baten zain egon behar dugu?» Joan ziren, bada, gizon haiek Jesusengana eta esan zioten: «Joan Bataiatzaileak zugana bidali gaitu galdetzera: “Zu zara etortzekoa ala besteren baten zain egon behar dugu?”»

Une hartantxe, gaitz, eritasun eta espiritu gaiztoak zituen jende asko sendatzen ari zen Jesus, eta itsu askori ikusmena ematen.

Ondoren, mezulariei erantzun zien: «Zoazte eta esan Joani ikusi eta entzun duzuena: itsuek ikusten dute eta herrenak badabiltza, legenardunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzuten dute, hilak pizten dira eta behartsuei Berri Ona hots egiten zaie. Eta zorionekoa nigatik erorbide hartzen ez duena!»

Lukas 7, 19-23.

Guk ere galdera bera askotan egin degu eta egiten dugu, Zu zara etortzekoa ala beste baten zain egon behar degu? Gure amets edo desioak erantzuten ez direnean, errealitatea guk nahi bezalakoa ez denean horrelako galderak egiten ditugu.

Eta erantzun bezala gehienetan gaixo, zauritu, kanpora bidaliak izan diren gizon emakumeengana  bideratzen digu begirada eta hor topatuko degu erantzuna. Bere garaian, pekatarien  barkamena  eta sufritzen duenenganako begirunez betetako Mesias ikusteak asko eta asko galduta geratzen dira, gaur ere Jesusek proposatzen duen Berri Ona ez da erraza ulertzen askorentzat.

Eska dezagun guk ere duintasuna jokoan dagoen egoeratan eta bereziki pertsonetan Jesusen berria ezagutu eta zorionez betetzen gaituela.

Arantxa Odriozola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.