HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Abenduak 14
Aldi hartan, Jesusek esan zien apaizburu eta herriko zaharrei: «Zuek zer deritzozue? Gizon batek bi seme zituen; batarengana joan eta esan zion: “Seme, zoaz gaur mahastira, lanera”. Hark erantzun: “Ez dut nahi”. Baina gero damutu eta joan egin zen. Bestearengana ere joan eta gauza bera esan zion. Eta hark erantzun: “Banoa, jauna”; baina ez zen joan. Bietan zeinek egin zuen aitaren nahia?» «Lehenengoak», erantzun zioten.
Orduan, Jesusek esan zien: «Egiaz diotsuet: Zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan. Izan ere, etorri zitzaizuen Joan Bataiatzailea Jainkoaren nahiari dagokion jokabidea hots eginez, eta ez zenioten sinetsi; zergalariek eta emagalduek, berriz, sinetsi egin zioten. Zuek, ordea, ikusi eta gero ere, ez zineten bihotz-berritu, hari sinesteko».
Mateo 21, 28-32.
Esan dezaket askotan aurkitu izan naizela ni egoera hauetan, gehienetan arrazoia baiezko edo ezezko horiek gehiegi ausnartu gabe egin ditudalako. Erraza da une bakoitzean erraztasunez jokatzea. Zein garrantzitsua erabaki txikienetan ere Jaunaren nahia jokoan dagoela konturatzea, berak hainbat egoera bideratzen dizkigu gure osotasuna eta gure disponibilitatea jokuan jartzeko, bai edo ez esan, baina bere izenean jokatu.
Askotan segurtasun bila gabiltza, gure erabakiak ez datoz bat gure benetako sentimentuetik, ez gera oroitzen benetan gure indarra Beste batengandik datorrela.
Irakurgai honek garbi uste du nortzuk diren Jaunaren aurrean lehentasuna dutenak eta hau bai dela guretzat Erreinua erikitzeko bidean, bazterrean geratzen direnek gure artean Berarekin bat egingo dute.
Eska dezagun gure hitzak, erabakiak, garbiak eta argiak izan daitezela eta bazterrean geratzen direnak izan dezatela guregan ere lehentasuna, ez hitzetan bakarrik baizik eta gure portaeretan batez ere.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.