HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Abenduak 13
Aldi hartan, Jesus tenplura etorri eta, irakasten ari zela, apaizburuak eta herriko zaharrak hurbildu zitzaizkion, galdezka: «Zein aginpidez egiten duzu hori? Nork eman dizu aginpide hori?» Jesusek erantzun zien: «Nik ere gauza bat galdetuko dizuet; erantzuten badidazue, Nik ere esango dizuet zein aginpidez egiten dudan hori. Joanek noren aginduz bataiatzen zuen: Jainkoaren aginduz ala gizakien aginduz?»
Haiek beren baitan zioten: «Jainkoaren aginduz ari zela esaten badugu, zergatik sinetsi ez genion esango digu. Eta gizakien aginduz ari zela esaten badiogu, berriz, jendearen beldur gara, guztiek profetatzat baitaukate Joan».
Mateo 21, 23-27.
Jesusek ez du behin ere zuzenean erantzuten berataz edo bere bizitzaz galdetzen diotenean, berak bere ekintzen bidez ematen ditu erantzunak eta oraingoan ere horrela egingo du, sufritzen dagoenari laguntza eskaini, bizitzari sentzua eman, baztertua bereganatu, hauek dira Jesusek ematen dituen erantzunak. Autoritate hitzaren benetako esanahia, hezitzen laguntzea da, bizitza aurrera eramaten laguntzen duena, pertsona bakoitzaren duintasuna ezagutzera ematen duena.
Jesusek berarengan duen autoritatea hau da, pertsona bakoitzari behar duena eskaini, pertsona osotasunean bizi dadin, barruan duen maitasuna bizitzaren indar bihurtzen duen autoritatea.
Juanek berak ere horrela jokatzen ikasi beharko du, ez zuen aurkitu berak espero zuen Jesus, ezagutzen joan behar izan zuen.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.