HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 9

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Egiaz diotsuet: Ez da sortu amaren semerik Joan Bataiatzailea baino handiagorik. Hala ere, zeruetako erreinuan txikiena, hura baino handiago da. Joan Bataiatzailea agertu zen egunetatik gaurdaino, zeruetako erreinua indarrez hartzen da, eta indar egiten dutenek eskuratzen dute. Profeta guztien eta Moisesen agintzarien garaia Joan Bataiatzailearekin bukatu da. Joan hau da etortzekoa zen Elias, nahi baduzue onartu. Belarririk duenak entzun beza».

Mateo 11, 11-15.

Indar hitzaren esanahia anitza da eta, kasuen arabera, aldakorra du balioa. Pertsona baten indarra, fisikoa zein psikikoa, onuragarria da, baina ondo bideratua ez badago, arriskutsua bihur daiteke. Indarkerien ondorio txarrak gizartean nonahi agertzen dira eta sufrimendua besterik ez dute ekartzen. Zenbateraino prestatuak gaude horien aurka lan egitera eta pairatzen dituztenei laguntzera? Ziurrenez, gehienok errotik erauzteko hain zaila den gaitz horrekin bizi behar dugula mentalizaturik gaude, besterik gabe.

Gaurko ebanjelioan zerua indarrez hartzen dela esaten da, eta indar egiten dutenek eskuratzen dutela. Hemen azaltzen den indarra  berezia da, ona bai, baina kemenez kudeatu behar dena. Izan ere, zerua eskuratzeko balio duena.

Nola bideratu behar den indar hori Jesusek berak maiz erakusten du, erne eta adi egonez deia garbi entzuteko eta jarraitzeko. Hala dirudien arren, ez da erraza izaten, inguratzen gaituzten oharkabetasunek maiz eragotzi egiten bait dute. Ez da etsi behar. Gure borondatearen eta otoitzaren indarrek gure alde daude eta, une bakoitzean, egokiena dena egiten lagunduko digute.

Rosa Miren Pagola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.