HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 7

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zer deritzozue? Gizon batek ehun ardi baldin baditu eta bat galtzen bazaio, ez al da laurogeita hemeretziak mendian utzi eta galdutakoaren bila joango? Eta aurkitzen badu, benetan diotsuet, poz handiagoa izango du bakar harengatik, galdu ez diren laurogeita hemeretziengatik baino.

Era berean, zeruko zuen Aitak ez du nahi txiki hauetako bat ere galtzerik».

Mateo 18, 12-14.

Zenbat aldiz ikusten ditugun gure inguruko gertaera gaizki daudenak eta, ezer egin gabe, beste aldera begiratzen dugun. Batzuetan, gogorik ez dugulako, beste batzuetan, konpromisorik hartu nahi ez dugulako eta, gehienetan, arretarik jarri gabe, ezer gertatuko ez balitz bezala aurrera jarraitzen dugulako. Kasu askotan, inpotentzia sentimendu batek inguratzen gaitu, eta zerbait egiten badugu ere, ez duela ezertarako balioko pentsatzen dugu, munduak berdin jarraituko duela pentsatuz.

Gaurkoan, Jaunak txikiari ematen dion garrantzia agertu nahi digu Jesusek, eredu eder horren bidez: batek bakarrik berez balio ñimiñoa duela dirudien arren, ipintzen dion maitasunari esker, goi mailara igotzen du. Ze desberdintasuna gaur egungo gizartearen jokaerekin.

Era berean, gu ere ahalegindu beharko ginateke. Normalean, eguneroko bizitza afera txikiez betetzen da, baina horien artean batzuk arreta berezia behar izaten dute, laguntza oihuka eskatzen ez badira ari ere. Ze ederra horrelakoak bihotz zabalez eta erantzukizunez  hartuko bagenitu. Gure inguruak hobera egingo luke, zalantzarik gabe.

Rosa Miren Pagola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.