HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 18

Aldi hartan, Jesus, Jerusalemera hurbildu eta hiria ikustean, negarrez hasi zen berarengatik, eta esan zuen: «Ai Jerusalem, ulertuko bazenu zuk ere gaur bakerako bidea! Baina ez zara gauza hori ikusteko. Etorriko zaizu, bai, zeure etsaiek lubakiz inguratu, setiatu eta alde guztietatik erasoko dizuten garaia; txikitu egingo zaituztete zu eta zure bizilagunak; eta ez dizute harririk harri gainean utziko, Jainkoak eskaini dizun salbamen-aukera aintzat hartu ez duzulako».

§ Lukas 19, 41-44.

Jesus Jerusalemen sartu zen asto baten gainean eta bere jarraitzaileek “mesias” eta “errege” esaten zioten oihuka. Hango jende serioak, ordea, ez zuen hura ontzat hartu; areago, jarraitzaileak isilarazteko agintzen zioten Jesusi. Normala, bestalde, ondo pentsatuz gero: ez da erraza izan behar zure esperantza guztia, zure konfiantza osoa, halako behartsu lander bati ematea. Eta Jesusek orduan negar egin zuen haiengatik, Jainkoak eskaintzen zien salbamen-aukerari bizkarra emanez, pekatuzko sistema hiltzailearen mendean gelditzea hautatzen baitzuten. Eta gaur ere egoera berdina da. Jainkoak eskaintzen digun salbamen-aukera Jesusek bere ordezkotzat utzi zizkigunak dira: pobreak, ospegabeak, bigarren edo hirugarren mailakoak, jende serioaren konfiantza merezi ez dutenak… Negar egin beharko du Jesusek gugatik ere?

Bittor Uraga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.