HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 7

Aldi hartan, Jesusek, bere irakastaldian, esan zion jendeari: «Zabiltzate kontuz lege-maisuekin! Gogoko dute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendearen agurrak hartzea; gogoko dituzte sinagogetan aurreneko aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak. Eta, azkengabeko otoitzen aitzakiaz, alargunen ondasunak irensten dituzte. Horrelakoek epairik zorrotzena izango dute».

Jesus tenpluko diru-kutxaren aurrean eseria zegoen, jendeak kutxara dirua nola botatzen zuen begira. Aberats askok ugari ematen zuen. Etorri zen emakume alargun behartsu bat ere, eta bi txanpon bota zituen, huskeria bat. Jesusek, ikasleei dei egin eta esan zien: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du kutxara. Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik eman dute; honek, ordea, bere eskasian, zeukan guztia, bizitzeko behar zuena, eman du».

§ Markos 12, 38-44.

Pasarte honetan, Jesusek zera aldarrikatzen du: bi txanpon txiki eman dituen emakumeak jende aberats guztiak baino gehiago eman duela. Hain zuzen ere, horixe da Ebanjelio osoaren laburpena, zeren Jainkoak bihotza eta eskuzabaltasunez emateko prestasuna hartzen baititu aintzat.

Gure aroan, Jesusen garaian baino gehiago, gizartean ematen dugun irudiarekin obsesionatuta gaude, eta irudia da gure liderren ezaugarri nagusia, haien mezua edo iritzia baino garrantzitsuagoa.

Hausnarketarako galdera bat: Nire balioa kanpoko arrakasta kontuan hartuta neurtzen al dut? Aske al naiz nire bihotzari begiratu eta eskuzabala izateko?

Egin dezagun otoitz Jainkoak begiratzen digun bezala begiratu diezaiegun besteei.

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.