HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 28

Aldi hartan, Jesus mendira joan zen otoitz egitera, eta Jainkoari otoitzean igaro zuen gaua. Eguna argitu zuenean, ikasleei deitu eta haietako hamabi aukeratu zituen, eta apostolu izena eman zien: Simon –honi Pedro izena ezarri zion– eta honen anaia Andres, Santiago, Joan, Felipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Simon –Zelote zeritzana–, Judas Santiagorena eta Judas Iskariote, Jesusen saltzaile izan zena.

Jesus ikasleekin menditik jaitsi eta zelaigune batean gelditu zen. Ikasle-multzo handia zen harekin; baita herriko jendetza ugaria ere, Judea osotik, Jerusalemdik eta Tiroko eta Sidongo itsasaldetik etorria, hari entzutera eta beren gaitzetatik sendatzera. Espiritu gaiztoek oinazetuak sendatu egiten ziren. Jende guztiak Jesus ukitu nahi zuen, halako indar bat baitzerion, denak sendatzen zituena.

§ Lukas 6, 12-19.

Alde batetik, gure izenez, hau da, garen-garenean deituak gara, mimoz eta arduraz. Eta, bestetik, bizi garen egoeran, modu xumean, eginkizun zehatza eskatzen zaigu: sendatzea. Beraz, gaurko Ebanjelioak aukera paregabea eskaintzen digu geure izatearen garrantziaz gehiago eta hobeto jabetzeko, eta geure eginkizunaren erantzukizuna zein garrantzizkoa den azpimarratzeko. Jakina, hau guztia sakonetik eta sendotasunez ezagutzeko, denbora behar da (gauak, egunak, ilunaldiak, argialdiak…) eta Jainkoak adierazten digunari irekita egon (mendira joan, otoitz egin…); baina, pausoz pauso, pixkanaka pausoak emanez (mendira igo, menditik jaitsi, zelaiguneetan gelditu). Jesusek berak esaten digu.

Arantxa Jaka

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.