HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 26

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Zeren irudiko da Jainkoaren erreinua? Zeren antzekoa dela esango nuke? Gizon batek bere baratzean botatzen duen mostaza-haziaren antzekoa da: hazten da eta zuhaitz egiten, eta txoriek haren adarretan egiten dute habia».

Esan zuen gainera: «Zeren antzekoa dela esango nuke Jainkoaren erreinua? Legamiaren antzekoa da: emakume batek hiru lakari irinetan nahasten du, eta oraldi guztia harrotzen da».

§ Lukas 13, 18-21.

Itsukeria mota bat etsipenera bideratzen gaituen fede falta da. Antzinatean hazien ernetze prozesua, landareen hazkuntza, misterio bat zen bezala, guretzat Jainkoak historian nola diharduen ere misterioa da. Jainkoaren Erresumaren ernetze eta garatze garaiak eta erritmoak ez ditugu ezagutzen. Jesusek gauza bat baino ez digu irakasten: hasiera oso txikia eta umila bada ere, amaiera oso oparoa eta betea izango dela. Berriro ere Jainkoaren eskua itxaropen oro gainditzen duen gauza txiki eta apalen bidez agertzen da. Itxaropenerako deia dugu hau, bizi dugun une historiko zail honetan adoreari eta kemenari eusten lagunduko diguna. Izan ere, Jainkoak, Historiaren Jaunak, oharkabean jarduten du eta denak izango du amaiera zoriontsua.

Kristoren aurrean: saia zaitez gogoratzen gauza txiki eta ustekabekorik oparitu dizun Jainkoak. Eska iezaiozu itxaropenari eusten laguntzeko eta itxaropen hori pixkanaka handitzeko.

Jon Ona

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.