HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 24

Aldi hartan, Jesus ikasleekin eta jendetza handiarekin Jerikotik ateratzean, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bideertzean eseria. Jesus Nazaretarra zela jakitean, deiadarka hasi zen: «Daviden Seme, Jesus, erruki zakizkit!» Askok gogor egiten zion isilarazteko; baina hark areago egiten zuen oihu: «Daviden Seme, erruki zakizkit!»

Jesusek gelditu eta itsuari dei egiteko agindu zuen. Deitu zioten, esanez: «Izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik». Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen. Jesusek galdetu zion: «Zer nahi duzu Nik zuri egitea?» Itsuak erantzun: «Ikus dezadala, Maisu!» Jesusek esan zion: «Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu». Une berean ikusmena berreskuratu zuen, eta Jesusen ondoren zihoan bidean.

§ Markos 10, 46-52.

Bartimeo itsua bihotz-berritzen den pasarte honetan, Egia eta Bizia etengabe bilatzea Kristorengana bihurtzera gidatu eta bultzatu behar gaituen nahiaren eredu da. Desirak mugiarazten gaitu, gure asmoak bideratzeko eta oztopoak eta arerioak gainditzeko ahalmena ematen digu. Gaurko ebanjelioak erakutsi nahi digu eginkizun horretan Kristoren laguntza izango dugula, hori sinetsi behar dugu. Jesusek berak dei egiten digu, baita animatu ere, berarengana hurbiltzeko asmoan eta eginkizunean, gure itsutasuna sendatuta. Horrela, itsutzen gaituen guztitik libre, Ebanjelioaren Egiari eta Biziari jarraitu ahal izango diogu.

Kristoren aurrean: hausnartu ezazu poliki, arretaz, Bartimeoren kontakizuna. Bartimeoren antzera, eskatu Kristori berarenganako desira sendotzeko, berari zintzo jarraitzea eragozten dizuten itsutasunez jabetzeko eta itsutasun horiek gainditzen laguntzeko.

Jon Ona

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.