Jesus, ez duzu eskurik.
Gure eskuak bakarrik dituzu justizia
bizi den mundua eraikitzeko.
Jesus, ez duzu oinik.
Gure oinak bakarrik dituzu
askatasuna eta maitasuna abiarazteko.
Jesus, ez duzu ezpainik.
Gure ezpainak dituzu behartsuei
Berri Ona zabaltzeko.
Jesus, ez duzu baliabiderik.
Gure ekintzak bakarrik dituzu
Gizon eta emakume guztiok senide izan gaitezen.
Jesus, gu gara zure Ebanjelioa,
jendeak irakur dezakeen Ebanjelio bakarra
baldin eta gure bizitzak, ekintzetan eta hitzetan
eraginkorrak badira.
Jesus, eman sendotasun adoretsua
gure gaitasunak garatu
eta gauza guztiak ondo egiteko.