HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 19

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zaudete prest, jantziak loturik eta kriseiluak pizturik; izan zaitezte nagusia ezteietatik noiz itzuliko zain dauden morroiak bezalakoak, iritsi eta atea jo bezain laster irekitzeko prest dauden morroiak bezalakoak.

Zorionekoak morroi horiek, nagusiak, iristean, zain aurkitzen baditu! Egia diotsuet: arropak aldaturik, mahaian eseraraziko ditu eta zerbitzatzen hasiko zaie. Eta gauerdian nahiz goizaldean badator eta horrela aurkitzen baditu, zorionekoak haiek!»

§ Lukas 12, 35-38.

Txikitatik erne bizitzen irakasten digute, gure bizitzako alderdi bakoitza zainduz. Berezko dohainen aberastasun guztiei esker, eta bidean ikasitako trebetasunei esker, erne bizi dena, prest dago ezustean etortzen zaizkigun erronkei aurre egiteko, eta ustekabean pozten gaituztenak ospatzeko. Erne bizitzeak zorion bidean jartzen gaitu.

Heldutasunez erne bizi denak, topatzen duen pertsona banakakoaren misterio pertsonalera dago adi; baita denen Aita den Jainkoaren misterioari ere, mundu honetako otoitz eta antsi guztiak Hari zuzenduz, eta Harengandik bizitza bera itxaroten, mundu honetan hondatzen, mehatxatzen eta galtzen duten guztiak gaindituz. Espiritualki erne bizitzeak zorion bidean jartzen gaitu itxaropenaren indarrez.

Are gehiago, Jesus piztuagan giza itxaropen guztien betetzea aitortzen dugunontzat. Jesusen piztueraren betetzearen irudia da ebanjelioak aipatzen dituen ezteiak. Itxaropen ziurraren poza da erne bizi den kristauaren zoriontasuna.

Pedro Uranga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.