HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Urriak 9
Aldi hartan, Jesus gauza hauek jendeari esaten ari zela, emakume batek jendartetik deiadarka esan zuen: «Zorionekoa sabelean eraman zintuen eta bularra eman zizun emakumea!» Baina Jesusek esan zuen: «Hobeki esan, zorionekoak Jainkoaren hitza entzuten eta betetzen dutenak!»
§ Lukas 11, 27-28.

Jesusek zoriontasunaren bidean ikusten du errealitate osoa. Zoriontasuna ez da gutxi batzuentzako pribilegio bat, denontzako izan beharko lukeen errealitate bat baizik. Emakume zein gizonezko guztiak gara zoriontasunerako sortutako gizakiak, gizadiaren barna. Jaungoikoaren seme eta alaba izanik, anaiarte, ahizpartean eraikitzen den gizartea bizitoki aproposa izanik, gizadi-gizartean da Jainkoaren hitza entzuteko eta betetzeko tokia. Hortik kanpo ez dago zer entzuterik, zer betetzerik, bertan baitaude gizakiak, anai-ahizpak direnak. Hortik kanpo ez da salbaziorik, Jaungoikoak horrela erabakita. Toki bat eta garai baten bidez nor den adierazi egin baitzigun eta era berean, gu ere horretara gonbidatuak gaude: garai eta toki jakin baten Bera nor den ezagutu eta adieraztera.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.