HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Irailak 25
Aldi hartan, Jesusek egiten zituenengatik txundituta zeuden guztiak. Hark esan zien ikasleei: «Hartu ongi gogoan hitzok: “Gizonaren Semea gizakien esku utziko dute”».
Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; ilun gertatzen zitzaien, eta ez ziren esanahiaz jabetzen; galdetzeak, berriz, beldurra ematen zien.
§ Lukas 9, 43b-45.
Nork ulertu dezake gauza handiak eta onak egiten dituen norbait gizakien esku inork uzteak? Zer esan nahiko du “gizakien esku uzteak”? Gure munduan eta gure artean elkarri zer egiten diogun begiratuz erantzun dezakegu, esate baterako Mediterraneoari edo Afrika eta Ameriketako herrialde askori begiratzen badiegu: zer egiten dugu gure anai-arrebekin?
Horregatik iluna gertatzen zitzaien… ezin dugu inolaz ere ulertu erabateko maitasunaren dinamika eta mekanika. Ezerren truke bere bizitza emateak ez du gure lojikan sarbide erraza. Eta batzuetan, handitasunean galduta sentitzen garenean, beldurra sentitzen dugu, segurtasun falta dugulako, ihes egiten digulako honek gure ulertzeko gaitasunetik.
Fedea da gure aingura, habia Jainkoarengan egitea, ezer ulertzen ez dugunean ere, Hari helduta bagaude, ez garelako ezerren beldur izango. Emaiguzu bada, Jauna, zugan konfidantza eta fedea, zure handitasunean galduta gaudenean, dardar egin ez dezagun.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.