HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 23

Aldi hartan, jakin zuen Herodes agintariak gertatzen ari zen guztia, eta zer pentsatu ez zekiela zegoen. Batzuek Joan Bataiatzailea hilen artetik piztu zela zioten; beste batzuek Elias profeta agertu zela; beste zenbaitek, berriz, antzinako profetaren bat piztu zela.

Herodesek, ordea, honela zioen: «Joani neuk moztu nion lepoa. Nor da, beraz, hau, horrelakoak entzuten baititut honi buruz?» Eta Jesus ezagutzeko egokiera bila zebilen.

§ Lukas 9, 7-9.

Herodesek bezala, guk ere badudu Jesus ezagutzeko grina. Eta geure buruari galdetzen diogu nor den. Baina zenbaitetan ez dakigu nor izan zen benetan, nor den gaur egun.

Gure zentzumenak erabiliz, gure adimena eta gure gaitasunak jarriz, dena menderatu nahi dugu. Jainkoa bera ere harrapatu eta gure ulermenera makurtu nahiko genuke lasai geratzeko eta orduan, ondo helduta izango genuke gure fedea Beregan jartzeko.

Misterioari eta konfidantza itsuari tartea uztea kosta egiten zaigu eta ez diogu bere tokia ematen gure bizitzetan. Baina hainbeste informazio eta formazio beharrarekin, gure buruarengan uste osoa jarrita, nola erantzuten diogu galdera honi: “Nor zara Jesus?”. Zenbat aldiz gaude gu Herodes bezala zer pentsatu ezin jakin? Zein tarte uzten diogu?

Guk ere sakonean nahi dugu Jesus ezagutu, baina horrek konpromezura eraman gaitzake eta beldurra sortzen digu. Nor zara benetan niretzat Jesus? Nire bitartez ikusten al zaituzte besteek? Uzten al naiz zuk harrapa nazazun nire erraietatik zure argia nire bitartez ager dadin?

Itziar Errandonea

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.