HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Irailak 4

Behin batean, larunbatez gari-soroetan barna zihoan Jesus. Eta ikasleak galburuak moz-tu, eskuetan aletu eta jaten ari ziren.

Fariseu batzuek hau esan zieten: «Nolatan ari zarete, larunbatez zilegi ez dena egiten?»

Jesusek honela erantzun zien: «Ez al duzue irakurri Davidek egin zuena, bera eta beraren lagunak goseak gertatu zirenean? Jainkoaren etxean sartu eta, Jaunari eskainiriko ogiak hartuz, jan egin zituen, eta bere lagunei ere eman zizkien, legez apaizek bakarrik jan zitzaketen ogiak izanik».

Eta hauxe esan zien: «Gizonaren Semea larunbataren nagusi da».

§ Lukas 6, 1-5.

Lehenengo irakurketa batean pentsa genezake, agian, pasarte hau, egun bizi dugun erlijio-sinesmen kontuekiko desatxikitze edo urruntze baten adierazgarri bat baino ez dela, ikasleak axolagabe batzuk baino ez direla. Baina berehala konturatuko gara hemen askoz gehiago dagoela. Izan ere pasadizoak balio dio Jesusi bere nortasuna agertzeko.

Baina nor da hau? Nor da hau bere burua lege, ohitura edo aginduen gainetik jartzeko? Guztiaren gainetik jartzen den bere ustetako harroputz ustel bat ala (atzo esaten genuen bezala) egiaz guztiz berezia, bakarra, gure moldeetan sartu ezin dugun norbait? Nor dugu baina hau? Nor dugu bere burua “Gizonaren Semetzat” jotzen duen hau?

“Nor naizela diozue?” galdetzen die -galdetzen digu- Jesusek jarraitzaileei (-oi). Eta jende tzak bezala erantzun ezberdinak emanez ibiliko gara, baldin eta sumatu ez badugu Jesus gure bizitzetan “Salbatzaile”, “Bizi emaile”, “Jaun” egin zaigula.

Sumatu al dugu Jesus larunbataren gain dagoela, egiaz aske egiten gaituela, inoiz pentsa genezakeen baino askeago? Bada, Jesus gure Jaun aitortzen badugu, gu ere “larunbataren” jaun eginak izan gara.

Jexus Artola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.