HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 17

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Benetan diotsuet: aberatsa nekez sartuko da zeruetako erreinuan. Berriro diotsuet: jostorratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino».

Hitzok entzutean, ikasleek, zeharo harriturik, honela zioten: «Nor salba daiteke, orduan?» Jesusek begira-begira jarri eta esan zien: «Gizakiarentzat ezinezkoa da hori, baina Jainkoak dena dezake».

Orduan, Pedrok esan zion: «Hara, guk dena utzi dugu, Zuri jarraitzeko. Zer izango da guretzat?»

Jesusek erantzun zien: «Benetan diotsuet: Jainkoak mundu hau eraberritzean eta Gizonaren Semea bere aintzazko tronuan esertzean, zuek ere, nire jarraitzaileok, hamabi tronutan eseriko zarete, Israelgo hamabi leinuak epaitzeko. Eta nigatik etxea, senideak, aita, ama, seme-alabak edota lurrak uzten dituenak, ehun halako hartuko du eta betiko bizia jasoko ondare.

Orain lehenengo diren asko azkeneko izango dira, eta orain azkeneko direnak lehenengo».

§ Mateo 19, 23-30.

Orain lehen diren asko azken izango dira, eta orain azken direnak lehen izango dira

Ebanjelioak bizitza hankaz gora jartzera bultzatzen gaitu. Mundu honetako lehenak, hau da, aberatsak, boteretsuak eta lehen lerroetan kokatzen direnak azkenak izango dira. Gure eguneroko mentalitatean asko kostatzen zaigu horrelakorik ulertzea. Baina horrelako aldaketak Erreinuaren magiak sorrarazten ditu: anai-arrebon arteko harreman eskema (sare) berri bat. Orain, garrantzitsuena ez da non nagoen, baizik eta elkarrekiko nor garen.

Ebanjelioak gauzak dohain egitera gonbidatzen gaitu eta ez hainbeste jaso dezakegun sariagatik. Elkar maitatzeko bidea ebanjelioaren bidea da, eta bide berak maitasunaren logikara eramaten gaitu.

Pello Azpitarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.