HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 31

Aldi hartan, jende-talde handiak ibili ohi ziren Jesusekin; honek, haiengana bihurturik, esan zien:

«Norbaitek nirekin etorri nahi badu, eta bere aita-amak eta emaztea, seme-alabak eta anai-arrebak, eta bere burua bera baino maiteago ez banau, ez daiteke izan nire ikasle. Bere gurutzea hartu eta nire ondoren ez datorrena ez daiteke izan nire ikasle.

Izan ere, zuetako nork, dorrea egin nahi badu, eseri eta ez ditu aurretik gastuen kontuak ateratzen, bukatzeko lain ba ote duen ikusteko? Bestela, zimenduak hartu ondoren ezin bukatuko balu, hori ikustean barre egingo liokete denek, esanez: “Honako hau eraikitzen hasi huen eta ezin izan dik bukatu”.

Edota zein erregek, beste baten kontra gerrara joan nahi badu, eseri eta ez du aldez aurretik deliberatzen, ea hamar mila gizon aski dituen, hogei milarekin kontra datorkionari aurre egiteko? Eta ezetz ikusten badu, artean bestea urruti dela, mandatariak bidaliko dizkio bakea eskatuz.

Era berean, zuetako inor ez daiteke nire ikasle izan, dituen guztiei uko egiten ez badie».

§ Lukas 14, 25-33.

Gure gizartean era askotako gonbitak jasotzera ohituta gaude . Imajina itzazu, azken egunotan jaso dituzun gonbidapenak. Noraino naramate jasotako hauek? Noraino bilatzen dute nire konpromisoa ?

Jesusek luzatzen digun dei hau  – “norbaitek nirekin etorri nahi badu…”- ez da egunero jasotzen diren horietako bat. Jesusek nire gizatasuna kontuan hartzen du eta nire izanaren sustraietatik sortzen den erantzuna bilatzen du.

Gaur ospatzen dugun Loiolako Inazio Santuak, ederto ikasi zuen Jesusengandik heltzen diren deiak beste eratako gonbidapen motetatik ezberdintzen. Loiolakoak argi zuen itxaropena, alaitasuna, eskuzabaltasuna, maitasuna handitzen dituzten deiak Jesusengandik heltzen direla eta erantzun bat behar dutela. Beste erabateko deiak aldiz, baztertu eta ezeztatu beharrekoak dira.

Epeltasunean geratzeko dira erantzuten dituzun gonbitak edo zure nahi eta ongikeria pertsonaletik mugiarazten zaituzten horietakoak?

Marisabel Albizu

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.