HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 27

Aldi hartan, jendea agurturik, etxera joan zen Jesus. Orduan, ikasleak hurbildu zitzaizkion, esanez: «Argi iezaguzu soroko irakaren parabola».

Jesusek erantzun zien: «Hazi ona ereiten duena Gizonaren Semea da; soroa mundua; hazi ona erreinuko seme-alabak dira; iraka, berriz, gaiztoarenak; iraka erein duen etsaia deabrua da; uzta munduaren azkena, eta uzta-biltzaileak aingeruak.

Iraka bildu eta suan erretzen den bezala, hala gertatuko da munduaren azkenean ere. Gizonaren Semeak bere aingeruak bidaliko ditu, eta haren erreinutik bereizi egingo dituzte gaizkileak eta besterentzat gaizpide izan direnak, eta su-labera botako dituzte. Han izango da negarra eta hortz-karraska! Orduan, zintzoek eguzkiak bezala egingo dute distira beren Aitaren erreinuan. Belarririk duenak entzun beza».

§ Mateo 13, 36-43.

Mateoren ebanjelioa, kristau  bizitza sortzeko katekistaren eskuartekoa da

Bost  agerpen nagusitan banatuta, eta atal honek parabolen izatea eta helburua lantzen du.

Jainkoaren asmoak aurrera eroateko, Jesusen proposamena norbera eta besteekin batera bizia eratzeko bidea eskeintzen du. Alkarte bizitza dela eta, Jesusek lagunekin solasaldia sortzen du: bizi indarren norabidea aztertu eta hausnarketa sortu, ondoren erabakiak eta ekintzak bideratzeko.

Etxe giroan jarten garenean, defentsa indarrak behera egiten dute, konfiantza  birsortzen da, barne orekari bidea errazago jartzeko desioan. Orduan bai, Jainkoarekin bat egitean, benetako izatearekin jabetzen gara… Eta egiazko galderak ageri: Jauna non behar dituzu nire eskuak? Zertan gastatzen ditut nire asmoak eta indarrak? Zein erabaki hartu beharrean nago?  Bai, gaitzak eragina du giza historian, nire indarrak ez dira nahiko gaizkile ugari aldentzeko… baina zer egin zure asmoen alde?

Jauna gonbidatu gaituzu zurekin solasean egoteko. Erakutsi eiguzu zure begiekin ondokoak ikustea, nire ahalmenak eskuhartzean jarteko. Eta ondoren, Jainko bizi-emoile zarela aditzera emoteko.

Ana Berrizbeitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.