HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 26

Aldi hartan, parabola hau esan zion Jesusek jendeari: «Zeruetako erreinua gizon batek soroan ereiten duen mostaza-haziaren antzekoa da. Hazi guztietan txikiena da; baina, hazten denean, beste barazki guztiak baino handiago bihurtzen da eta zuhaitz egiten, txoriek etorri eta haren adarretan habiak egiteko moduko zuhaitza».

Beste parabola hau ere esan zien: «Zeruetako erreinua legamiaren antzekoa da: emakume batek hiru lakari-irinetan nahasten du, eta ore guztia harrotzen da».

Irakaspen hau guztia parabola bidez eman zion Jesusek jendeari, eta ez zien ezer irakasten parabola bidez izan ezik. Honela bete zen Jainkoak profetaren bidez esana:

«Parabola bidez mintzatuko naiz, munduaren hasieratik gordea zegoena azalduko dut».

§ Mateo 13, 31-35.

Eguneroko bizitzan agertzen diren bizipenak gogoan hartzen ditu Jesusek: txiki izatearen indarra. Handikerietan ibilteak ba ote  dauka zer eskeintzekorik?

Natura inguruko adibideak bitartekari erabiliz, Jainkoa non azaltzen du. Haren proposamena herrikoia zen, denok ulertu eta partaide izateko neurrian.

Jainkoarekiko bizipena eta berarekin harremanetan jartzeko bidea non ageri da?

Bakoitzak bere gain hartzen ditu galderak? Ez dago erratuta ibilterik: bakoitzak bere askatasuna eta bihotz zabaltasuna abian jarri bakarrik.

Jesus eta Jainkoaren asmoak egi bihurtzeko zelan jokatu? Haziak ama lurraren beharra daukan erara, sustraiak elikadura eskeintzeko bidea eta bizi irauteko gertatzen den moduan.

Nik, non ditut sustraiak esarrita bizia itxaropentsu irauteko? Lurra, gure izatearen  erdigunea dogu, bertan mamitzen eta indartzen doaz bizi jarrerak. Jainkoak barne oreka honetan eraile agertzen da, nire erantzunaren zain.

Nire lur eremua  nola aurkitzen da aldi honetan: bila, erne, zabalik… Jainkoaren esanetara ibiltek?

Esker onak Jauna, Zu nire bila zabiltzalako, hazia non jarri nigan erne daiten. Lagun eiguzu gure lurra emankorra bihurtu daiten, zure asmoak onartu eta haragi egin daizan. Zure Hitza entzutean gugan onarpena eta konfiantza sortu daian.

Ana Berrizbeitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.