HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 23

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ni naiz egiazko mahatsondoa, eta nire Aita da nekazaria. Nigan fruiturik ematen ez duen aihena moztu egiten du Aitak, eta fruitu ematen duena garbitu eta kimatu, fruitu gehiago eman dezan. Zuek garbi zaudete dagoeneko, Nik adierazi dizuedan hitzari esker. Zaudete nigan, Ni zuengan bezala. Aihenak berez, mahatsondoan ez badago, fruiturik eman ezin duen bezala, zuek ere ez, nigan ez bazaudete.

Ni naiz mahatsondoa eta zuek aihenak. Norbait nigan badago, Ni harengan bezala, hark fruitu asko emango du; Ni gabe ezin baituzue ezer egin. Nigan ez dagoena kanpora botatzen dute, ebaki eta ihartzen den aihena bezala; gero, bildu, sura bota eta erre egiten dute.

Nigan bazaudete eta nire hitzak zuengan badaude, eskatu nahi duzuena eta izango duzue. Honetan azaltzen da nire Aitaren aintza: zuek, nire ikasle izanik, fruitu asko ematean».

§ Joan 15, 1-8.

Kristorekin bat izatean datzate Kristau bizitzaren mamia eta ardatza. Horregatik, Biziaren iturri den Kristorekin bat egite horrek kristauon gogoa eta kezka higiarazi behar izango lituzke bati. Horrela gertatzen ez denean, Kristorekin harreman intimoa behar bezala zaintzen ez dugunean, guretzat Bizia denaren iturritik urruntzeko arriskua dugu, aldi berean, Jainkoak gugan gauzatzeko duen nahia galaraziz. Gure egintzen bidez, Jainkoak munduari ematen dion maitasunaren bide eta agerpide bihurtzeko deituak izan gara, baina horretarako beharrezko dugu Kristorengandik, Kristorengan eta Kristorekin bizi izatea. Hau etengabe bilatu eta eskatu behar dugun dohaia da, gure kezka eta arreta osoa merezi dituena.

Nire burua Kristoren aurrean jarririk: Zein da nire kristau bizitzan gogoa eta kezka hiriarazten dituzten oinarriek? Bilatzen al dut Kristorekin bat egitea, harekin harreman intimoa izatea?

Jon Ona

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.