HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 11

Aldi hartan, Jesus Hamabiei dei egin eta binaka bidaltzen hasi zen, espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena ematen ziela.

Biderako ezer ez hartzeko agindu zien, makila besterik: ez ogirik, ez zakutorik, ezta dirurik ere gerrikoan; oinetan sandaliak eraman zitzatela; baina aldatzeko soinekorik ez.

Gero, nola jokatu esan zien: «Etxe batean sartzean, gelditu bertan herri hartatik atera arte. Eta nonbait onartzen ez bazaituztete eta entzun nahi ez badizuete, handik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, haien kontrako seinaletzat».

Joan ziren, bada, Hamabiak eta Berri Ona hots egin zuten, jendea bihotz-berri zedin. Deabru asko botatzen zuten eta gaixo asko sendatzen, olioz gantzutuz.

§ Markos 6, 7-13.

Jainkoak elkar lanean amesten gaitu, berarekin bat eginik bere misioan. Berri Ona zabaltzera deituak izan ziren hamabiak, bihotz-berritzea lor dezaken Berri Ona zabaltzera. Gaur egun ere, Jainkoak deitzen jarraitzen du, bere misioa ez da amaitu, eta gutako bakoitzak Jainkoren lekuko izateko gonbidapena jasotzen dugu.

Familian, eskolan, lanean… gure bizitzako “txokoak” Jainkoaren Berri Onaz blaitzeko misioa jaso bakarrik ez, nola egin ere adierazten digu. Azken finean benetan blaitu nahi badugu, gure hitzak eta ekintzak bat egin behar dute; eta Jainkoaren Berri Ona zabaltzea bada gure egitekoa, apaltasunez egin behar dugu, ez inposizioz, xumetasunez, alaitasunez eta gure bihotzean aberastasun bakar bati baietz esanez.

Izan dadila gure aberastasuna Jainkoaren Berri Ona, bera iritsiko da gu iristen ez garen horretara, berak amesten duen bihotz-berritzea lortuz, bihotzak liluratzen dituen bitartean.

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.