HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 6

Aldi hartan, deabruaren menpe zegoen mutu bat ekarri zioten Jesusi. Honek deabrua bota zuen, eta mutua hizketan hasi zen. Jendeak, harriturik, zioen: «Ez da Israelen egundaino horrelakorik ikusi».

 

Fariseuek, berriz, hau zioten: «Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen ditu honek deabruak».

 

Herriz herri eta auzorik auzo zebilen Jesus, hango sinagogetan irakasten, erreinuari buruzko Berri Ona hots egiten eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. Jendetza ikustean, erruki izan zuen, nekatua eta lur joa baitzegoen jende hura, artzainik gabeko ardiak bezala. Orduan, ikasleei esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala langileak bere uztara».

§ Mateo 9, 32-38.

Ebanjelioak “deabruaren menpe” zegoen norbait aurkezten digunean, gaur egun ere begien aurrean dugun errealitate bat erakusten digu. Izan ere, gure artean ere badira gugandik kanpoko indarrak, indar izugarriak, egin nahi ez duguna egitera behartzen gaituztenak eta egin nahiko genukeena egitea galarazten digutenak. Eta sarri askotan indar horien menpe dauden pertso-nek ez dute ahotsik –edota, baldin badute, berdin dio, inork ez die entzuten eta-.

Jesusek haietako bati ahotsa itzuli zion eta erreakzio bi jaso zituen:Batzuek, jende arrunta, harriturik geratu ziren eta gertatutakoarekin poztu; beste batzuek, berriz, beste guztiei gainetik so egiten diete-nek, deabruak berak egindakotzat jo zuten hura guztia. Jakina! Jesusek mirari hura ez baitzuen egin gizarte hartan ezarritako interes nagusi eta bideen arabera, “deabruaren menpe” zegoen haren duintasunari jaramon eginda baizik. Gaur, guri ere gauza bera esaten digu: “Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Egin, bada, otoitz uzta-jabeari, bidal ditzala langileak bere uztara”. Entzungo al dugu erregua?

Bittor Uraga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.