HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 3

Tomas, hamabietako bat, Bikia zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean. Gainerako ikasleek esan zioten: «Jauna ikusi dugu». Tomasek erantzun zien: «Haren eskuetan iltze-zuloak ikusten ez baditut, neure atzamarra haren iltze-zuloetan eta neure eskua haren saihetsean sartzen ez baditut, ez dut sinetsiko».

Handik zortzi egunera, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere haiekin zen. Sartu zen Jesus, ateak itxirik zeudela eta, erdian jarririk, esan zien: «Bakea zuei». Gero esan zion Tomasi: «Ekarri atzamarra, begira nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihetsean, eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik».

Tomasek erantzun zion: «Ene Jauna eta ene Jainkoa!» Jesusek esan zion: «Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak».

§ Joan 20, 24-29.

Gu ere Tomas bezala ibiltzen gara, ikusia bakarrik sinetsiz. Beldurra eta gure ateak itxita eduki-tzeak ez digu gauzak argitasunez begiratzen uzten.

Askotan ikutu beharra sentitzen dugu eta Jesusek eskatzen digun gauza bakarra alderantzizkoa da: beregan sinetsi eta aurrera beldur gabe joatea. Bera, behin eta berriz guregana etortzeko prest dago; guk, berriz, ez dugu beti bera ikusteko ahalmenik. Egoera zailak bizitzen ditugune-an, ez da erraza Jaunarekin aurrez aurre  aurkitzea. Bakoitzari beharrezkoa dugun eran ager-tzen zaigu eta behin eta berriz etortzeko prest dago. Gu prest ote gaude besteenganako joka-era berdina erabiltzeko?

Arantza Odriozola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.