HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Uztailak 2
Aldi hartan, Jesusek, bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak biltzeko mahaian eseririk, eta esan zion: «Jarraitu niri». Mateok zutitu eta jarraitu egin zion.
Geroago, Jesus mahaian zegoen Mateoren etxean; beste zergalari eta bekatari asko ere etorri eta mahaian eseri ziren Jesusekin eta honen ikasleekin. Fariseuek, hori ikustean, esan zieten ikasleei: «Nolatan jaten du zuen Maisuak zergalariekin eta bekatariekin?»
Hori aditzean, Jesusek esan zien: «Ez dute osasundunek sendagile beharra, gaixoek baizik. Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: “Nahiago dut errukia sakrifizioak baino”. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik».
§ Mateo 9, 9-13.
Espirituak ukitzen gaituen seinalerik garbienetakoa besteenganako erruki-ahalmena da. Bes-teei eta munduari begirada baikorra eta maitagarria ematen diegunean, besteari aldatzeko aukera eskaintzen diogu.
Hauxe da Mateoren etxean gertatzen dena: berak Jesusengandik jasotako neurri gabeko maita sunak, bere etxea irekitzera eramaten du, zein sartzen den kontuan hartu gabe,abegi- eta adis-kidetasun-mahai bihurturik.
Eska diezaiogun Jaunari guk ere bere neurrigabeko maitasuna jasotzearekin bat besteengana-ko maitasuna zabaltzeko gai izatea. Hauxe izan daiteke mundua, gure gertuko mundua, poliki- poliki aldatzen joateko era.
Jaso dugun maitasuna eskertuz eska diezaiogun Jainkoari argia bere jarraitzaile zintzo izateko.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.