HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 1

Aldi hartan, Jesus txalupara igo, itsasoaz bestaldera igaro eta bere herrira etorri zen. Hortan, elbarri bat ekarri zioten, ohatilan etzana. Jesusek, lagun haien sinesmena ikusirik, esan zion elbarriari: «Izan bihotz, seme! Barkatuak dituzu bekatuak».

Orduan, lege-maisu batzuek hau zioten beren baitan: «Biraoka ari duk hau».

Baina Jesusek, haien burutapenei antzemanik, esan zien: «Zergatik dituzue burutapen gaizto horiek zeuen baitan? Zer da errazago, “barkatuak dituzu bekatuak” esatea ala “jaiki eta zabiltza” esatea? Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena». Orduan, esan zion elbarriari: «Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera!» Hura jaiki eta etxera joan zen.

Hau ikustean, izuturik gelditu zen jendea eta Jainkoa goresten zuten, gizakiei horrenbesteko ahalmena eman zielako.

§ Mateo 9, 1-8.

Jesusek kateak hautsi harridura eta gorespena ekartzen dizkigu, baita askatasuna eta Osasuna ere. Asko dira, Jesusekin bat egiteak bizitza berri bat erakartzen duela ezin ikusi dutenak. Bere aurka ari direnek beren jokaerarekin Jesusen indarra bikoiztu besterik ez dute egiten. Jesusek ez ditu beregain hartzen besteen sendaketak: osotasuna ematen dio elbarrituari eta berau jar- tzen du erdigunean (“Zoaz zeure zamarekin eta orain beste era batera kudeatu zeure elbarrita-suna”). Jesusek osotasunarekin batera indarra ematen dio bere bidea egin dezan. Guri ere gau-za bera esaten digu.

Eska dezagun laguntza eta grazia gure inguruan ditugun elbarritasuna eta zamak arintzeko, bai geureak ere.

Arantza Odriozola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.